2025-01-07
Goza dezagun iragarkien lelo edo esloganekin!
Bideotekan, iragarkien parodiak edo esketxak ikus genitzake, publizitatearen ohiko klixeak ezagutzeko.
Bat-bateko bertsoaldietan, bertsolariak ikusiko ditugu iragarkiak inbentatzen.
Bertso jarrietan, publizitateko sexismoa ikusgarri egingo dugu.
Eta bertso iragarkiak nola egin, ereduak topatuko ditugu: bertso iragarki zaharrak zein gaur egungoak.
Iragarki bila zapping egiteko prest?
Hara zer-nolako produktu berritzaile eta xelebreak asmatu dituzten!
Zein da produktu bakoitzari dagokion leloa edo eslogana?
Aukeren zerrendatik, dagokion leloa arrastan eramango dugu.
Leloak abestu ere egin ditzakegu, neurri txikiko doinuan, puntu batean sartzen direnez.
Bukatzeko, ausartuko al gara koplak osatzen?
Objektu bat emango zaigu, kopla batean bere aldeko propaganda egin dezagun. Ea ondo saltzen dugun gure produktua! Horretarako, oin bikotea ere emango zaigu.
Arropatan dirua gastatu dezagun, etengabe aldatzen da moda, eta dendek urtean zehar beherapenak jartzen dituzte.
Ispilu aurrean arropei begira pasatzen dugun denboraz ariko gara bertsotan edo kopletan. Horretarako, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu.