Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Maiatzak 1 Langileen Eguna

2019-05-02


"Ofizio"en pasarela da bertsolaritza. Zenbat lan egoera irudikatzen diren oholtzan! Eta zer pentsatua ere badakarte, lana bizitzeko moduez eta lan baldintzez. Ikusi eta hitz egin dezagun lanaz!

 

 

LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Gaur jai egun gisa ospatzen denak, 1886ko gertaera gogor batean du bere sorrera.

1886ko maiatzaren 1ean Chicagon greba hasi zuten langileek. Egunean zortzi orduko lanaldia eskatzen zuten: garai hartan ohikoa zen egunean 12-16 orduz lan egitea.  

Greba milaka langilek egin zuten eta egunetan luzatu zen. Kaleko protestatan hainbat langile eta polizia hil ziren; ondorengo epaiketen ostean, 5 sindikalista urkatu egin zituzten eta beste 3 langileri bizitza osorako espetxe-zigorra ezarri zieten.

 

Gertaera istorikoari buruzko azalpen bideo laburra, hemen (*gazteleraz dago). 

 

FABRIKAN ENKARGATUA ETA LANGILEA, XEXTRAN

 

Ezaguna da oso fabrikan lanean ari zirela, Jose Frantzisko Xenpelar eta Muxarro bertsolarien arteko ika-mika.

Muxarro pipa erretzen ari zen txokoan, eta Xenpelar hor azaldu zaio, enkargatu paperean, kontu eske!

 

  

 

HAURRAK LANEAN ESKLABU

 

1886an, Chicagon langile greba piztu zenean, haurrak lanean aritzen ziren fabrikatan.

Oraindik ere munduko leku askotan gertatzen den errealitatea da.

Hara Beñat Lizasok zer gogoeta ekarri zuen, "jostailua" hitza eman ziotenean gaitzat.

 

 

 

NAGUSIAREN AUDIAN

 

Enpresako nagusiaren eta langilearen arteko harremanak ez dira errazak izaten!

Ikus dezagun egoera umoretsu bat. Sustrai Colina enpresaburu aberatsa izango da, eta Unai Iturriaga bere langilea. Bilera batera doaz elkarrekin, nagusiaren auto handian. Azkarregi doaz autopistan eta langileak ez daki nola esan nagusiari mantsoago joateko... 

 

 

 

JUBILATUA ETA OBRAKO LANGILEA

 

Bizitza osoa lanean eman eta gero, askok ez du jakiten jubilatzean denbora nola bete.

Goza dezagun bertsoaldi umoretsu honekin! 

Ander Lizarralde andamio gainean obran ari den langilea izango da, eta Iban Urdangarin, berriz, begira dagoen jubilatua. 

 

 

 

 

LAN EGITEKO EMIGRATU BEHARRA

 

Bizibidea ateratzeko aukera gutxi izaten da askotan, norberaren herrian.

Ez da xamurra beste herrialde batera emigratu beharra, lana egin ahal izateko. 

Ikus dezagun Amets Arzallusen bertsoaldi eder hau!

Gaia halaxe jarri zioten, 2009ko Txapelketa Nagusian: "Goizero, autobusean hutsik geratzen den eserleku bakarra zure ondokoa izaten da".

 

 

 

 

TELEBISTAKO MAKILATZAILEAK

 

Lanbide bakoitzak baditu bere gora-beherak.

Oraingoan Amets Arzallus eta Unai Agirre telebistako makilatzaileak izango dira. Lan eta lan ari dira gaur ere...

 

 

 

GOXOKI DENDARIA ETA LAPURRETAN ARI DEN HAURRA

 

Dendari izatea ere ez da lan xamurra, zenbaitetan. Zer egin lapurretan badatoz?

Hara zer gertatu zaion Nahikari Gabilondo goxoki dendako langileari!

Nerea Ibarzabal, bezeroak, denbora luzea darama bueltaka. Nahikari laguntza eskaintzera hurbildu zaionean, ahoa beteta daukala harrapatu du...

 

 

 

BASERRIKO LANAK

 

Baserrian bizitzeak ere badu bere alde ederra eta bere alde gogorra. 

Ikusi bestela bi lagun hauei gertatu zaiena...

Unai Mendiburuk beti esan du baserriko bizitza gustatzen zaiola eta orain gutxi joan dira bi lagunak baserrira bizitzera. Baina lan guztiak Julen Erezumak egiten ditu!

 

 

 

ASTRONAUTA IZATEA

 

NASAn lan egitea ere ez da makala izango.

Ausartuko al ginateke unibertsora bidaiatzera?

Ikus dezagun zer dioten bertsolariek...

Unai Mendizabal NASAko arduraduna izango da, eta beste bertsolariak prest daude espazio ontzira igotzeko. Zer lanetan jarriko ote du bakoitza?

 

 

 

 

ETA GUK, BA AL DAKIGU ZER LANETAN ARI NAHI DUGUN?

 

Pentsatu al dugu zein ikasketa edo lanbidetarantz zuzendu nahi dugun?

Batzuetan, erabakitzeko unea iristen da, eta askorentzat ez da erraza izaten bidea hautatzea.

Larritasuna sentitzen da halakotan.

Entzun dezagun ataka horretan dagoen ikasle baten ahotik eskainitako bertso sorta!

  

 

 

UMETAN ZER OFIZIOREKIN AMESTEN ZUTEN ETA HELDUTAN ZER DIREN 

 

"Zer izan nahi duzu handitan?" galdetzen da sarri. 

Ikus dezagun bertsolari bakoitzak umetan zer izatea amesten zuen, eta heldutan zer diren!