2024-04-22
Gaur jai egun gisa ospatzen denak, 1886ko gertaera gogor batean du bere sorrera.
1886ko maiatzaren 1ean Chicagon greba hasi zuten langileek. Egunean zortzi orduko lanaldia eskatzen zuten: garai hartan ohikoa zen egunean 12-16 orduz lan egitea.
Greba milaka langilek egin zuten eta egunetan luzatu zen. Kaleko protestatan hainbat langile eta polizia hil ziren; ondorengo epaiketen ostean, 5 sindikalista urkatu egin zituzten eta beste 3 langileri bizitza osorako espetxe-zigorra ezarri zieten.
Egun berezi honi buruzko azalpen bideoa ikus dezakegu bideotekan. Lan baldintza gogorrei buruz sortutako bertsoak eta kantu herrikoiak ere ezagutuko ditugu. Bertsolariak hamaika ofiziotan ere ikusiko ditugu.
Ba al zenekiten, lehen, lanorduak arintzeko ohikoa zela bertso jarriak abestea edo alboko lagunaz bat-batean egitea?
Lanbideei lotutako bertso jolasak egingo ditugu, pantailan. Froga guztiak gaindituz gero, kodea deszifratu ahal izango dugu... Prest?