Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Maialen Lujanbio txapeldun, hirugarrenez

2022-12-19


Amets Arzallus gelditu da bigarren eta Aitor Mendiluze hirugarren. 13.000 entzule elkartu dira Iruñean, Nafarroa Arenan. Goza dezagun bertsoaldi onenekin!

 

ZORTZI BERTSOLARI BIKAIN

Bertso ederrak utzi zituzten 8 finalista handiek. Zorionak zortzikoteari!

 

Gelan egin al dugu porrarik? Sailkapenean bertsolari bakoitza zein postutan geldituko zen, aurreikuspenak egin al ditugu?

Ikus dezagun nork asmatu duen gehien!

Hara finaleko sailkapena:

 

1. Maialen Lujanbio 

2. Amets Arzallus

3. Aitor Mendiluze

4. Sustrai Colina

5. Alaia Martin

6. Beñat Gaztelumendi

7. Nerea Ibarzabal

8. Joanes Illarregi

 

Ariketa bakoitzeko puntuazio taula, hemen ikusgai.

 

BURUZ BURUKOAN, MAIALEN ETA AMETS

Zortzi finalistak goiz eta arratsalde lehiatu ostean, bi bertsolari iritsi ziren azken fasera: Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.

Elkar zirikatuz, eman eta dale, ofizio umoretsua egin zuten, Nafarroa Arena lehertu zuena.

Goza dezagun!

Gaia: Maialen, zuri buruzko pelikula biografiko bat egin behar dute. Amets da zure rola jokatuko duen aktorea.

 

 

LOTSA GAINDITZEKO TERAPIAN

Buruz burukoan beste ofizio umoretsu bat ere egin zuten, Iparragirre abila dela doinu berezian.

Gaia: Amets eta Maialen, gehiegizko lotsa lantzeko terapian ezagutu duzue elkar. Hitz egiten hasteko ordua da.

 

 

AITOR MENDILUZEREN AGURREKO BERTSOA

Estadioa zutik eta unkituta jarri zuen beste une bat, Aitorren amaierako agurra izan zen.

Maialen eta Amets zoriondu zituen, txapela eta bigarren postua eskuratzeagatik.

Eta segidan ama ekarri nahi izan zuen gogora; ikustagun zergatik...

 

 

BERTSOALDI GUZTIAK IKUSGAI!

Goizez eta arratsaldez kantatutako bertsoaldi denak www.bertsoa.eus atarian ditugu eskura, hementxe.