2024-02-13
Kopla txikiak neurri handira pasatzen eta kopla handiak neurri txikira ekartzen ariko gara.
...eta zer ikasiko dugu?
Zein diren bertso neurri nagusiak eta zein diren neurria luzatzeko edo mozteko estrategiak.
Plazara!
Kopletan ahozko lore sorta ederra osatuko dugunez... Inori oparitu nahi?
Bihotz kontuei buruzko bat-bateko bertsoaldi asko ditugu aukeran, denak ere umorezkoak.
Bertso sortetan, berriz, piropoak kopletan nola esan ikus genezake. Maiteminak sortzen digun emozio nahas-mahasak hamaika galdera ere piztuko dizkigu!
Kopla txikian aritu izan gara orain arte. Orain kopla handian ere bertsotan egiteko pausoa ematera goaz.
Baina, horretarako, lehenik bertso neurri ezagunenak bereizten ikasiko dugu.
Ba al zenekien 3.000 bertso doinu jaso direla orain arte?
Neurri guztietakoak daude: txikiak eta handiak, luzeak eta laburrak...
Ezagutu ditzagun neurririk erabilienak!
Laster kopletan ariko gara, maiteminari buruz.
Kopla txikian eta kopla handian ariko gara. Eta doinua egoki betetzeko, hankaluzerik eta hankamotzik egin gabe, batzuetan hitz gehiago sartu beharra egokituko zaigu, edo hitzen bat kendu beharra bestela.
Ikus dezagun zein diren esaldiak luzatzeko eta mozteko estrategiak!
Ikasi dugu neurri txikiak eta neurri handiak ezberdintzen. Esaldiak luzatzeko eta mozteko estrategiak ere ikusi ditugu.
Ikasitakoak praktikan jarriz, ea orain kopla sorta hau neurri txikira eta neurri handira egokitzen dugun, doinu ezberdinetan abestu ahal izateko.
"Badabadum" doinuan ariko gara oraingoan: neurri bereziko kopla da.
Puntua jarriko digute eta guk beste puntu batekin erantzun dezagun, 3 oin emango zaizkigu aukeran.
Ea neurrian sartzen asmatzen dugun oraingoan ere!
Oin bikoteak hartu eta kopletan egingo dugu, maitasunari buruz.
Goza dezagun gure lore festan!
*Gelan dinamika bideratzeko karta jolasak erabili genitzake.
Gogoan izan errima familiak!
Loreetan gelditzen zaizkigun 4 oinekin, puntuka egin dezakegu gero.