2021-01-23
Ipuinei eskainitako bideotekan, denetik dugu: ahoz kontatutako ipuinak, bertso ipuinak, bat-bateko saio bitxiak... Eseri lasai eta zabaldu belarriak!
Egin dezagun kopletan! Ipuinetako pertsonaiei buruz, oin bikoteak emango dizkigute eta guk koplak sortuko ditugu.
Kopla xelebreak, bitxiak sor genitzake... Nahi duguna egin genezake-eta pertsonaia horiekin!
Ipuin ezaguna 6 bertsotan kontatzeko prest? Horretarako, bertso bakoitzaren azken puntua eta oinak emango zaizkigu. Har dezagun 8ko txikiko doinu bat eta... ekin!
Ipuina 6 bertsotan konta dezagun, hara hemen azken puntuak eta oinak!
Zortziko txikian 6 bertsotan kontatuko dugu Pello eta otsoaren ipuina. Bertso bakoitzaren azken puntua eta 3 oinak ere emango zaizkigu!