Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Kirolez blai

2024-04-06


Taldean zein bakarka, kirol asko ditugu aukeran, gorputzaz eta mugimenduaz gozatzeko. Ikus ditzagun kirolei buruzko bertsoaldiak! Gero hankaluze eta hankamotzak antzematera jolastuko dugu. Bat-batean ere ariko gara, bertsoa hitzaren kirola baita!

 

BIDEOTEKA

Ikus ditzagun bertsolariek kirol ezberdinetan dituzten abilidadeak eta ajeak... Saio umoretsuak zein hunkigarriak ditugu aukeran!

 

 

JOLAS DEZAGUN!

Datozen bi pantaila jolas hauetan, hankaluzeei eta hankamotzei jarriko diegu arreta. Koplak edo bertsoak osatzeko, neurrian egoki datorren hitza/esaldia hautatu beharko dugu aukeren artean, eta arrastan ekarri dagokion lekura.

 

Kiroletako supergurasoak

Harmailan oihuka hasten diren gurasoekin pazientzia latza behar izaten dugu... Egoera horri eskainitako koplak osatuko ditugu.

 

 

Herri kirolak

Herri kiroletan aritzeko aukerarik izan al dugu inoiz? Zeintzutan aritu gara? Eta zein probatzea gustatuko litzaiguke?

Osa ditzagun bertsoak, neurria zainduz!

 

 
 

HAS GAITEZEN BAT-BATEAN!

Kirolez kirol, mihia izerditzeko prest?