Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

"Kartzela" serie digitala ikusgai

2019-12-16


BEC-en harrapatuta gelditu diren sei lagun: horixe abiapuntua. Hiru Damatxo ekoiztetxeak sortu du EITBrekin elkarlanean, "Arnasa gara" kanpainaren barruan (euskararen arnasguneei aitortza egin asmoz). Abenduaren 9tik 15era jarriko dira ikusgai zazpi kapituluak.

 

Bertsolari Txapelketa Finalean, BECen harrapatuta

BECetik irten ezinik gelditu diren sei lagun dira istorioaren protagonistak. Arnasguneetako herritarrak dira guztiak (euskararen ezagutza zein erabilera %80 ingurukoa duten udalerri euskaldunak hartzen dira arnasgunetzat). BECeko zenbait tokitan harrapatuta gelditu ondoren, pixkanaka topo egingo dute elkarrekin, eta eraikinetik nola atera pentsatzen hasiko dira. Horretan ari direla sortuko dira lehen galderak: zenbat egunez iraun beharko dute BEC barruan? Nola moldatuko dira hain izaera desberdina duten sei pertsona elkar ulertzeko? Kasualitatea izan ote da ala beraiek hor egoteko ezkutuko arrazoiren bat dago?

 

Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzi du Kartzela serie digitala, EITBrekin elkarlanean, "Arnasa gara" kanpainaren barruan. Ikusgai dago www.kartzela.eus atarian.