2019-11-16
Euskarak bertsolaritza duen bezalaxe, Brasilek repentea du, Mexikok trovoa, Kazakhstanek Aytïsa…
Ezagutu ditzagun!
Euskaldunoi adarra joz, hara ze dezima umoretsuak kantatu zituzten Kubako repentistek, EITB-ko Azpimarra saioan.
Alexis Pimienta Kubako repentista abila da oso seguidilla estiloan, isildu gabe, hitzontzi, minutu luzetako inprobisazioak egiten.
Berari ikasita, orain bertsolariak ere jarduten dira, ariketa berezi gisa, seguidillan!
Ikus dezagun Mexikon, kalean, gauez nola dibertitzen diren gazteak, elkarri adarra joz, inprobisatzen.
Ahalik eta poliziak bidaltzen dituen arte!
Hara, kalean, andre-gizonak panderoaz inprobisatzen, erritmo bizian!
Munduko inprobisatzaileekin Kulturarteko Topaketak birritan antolatu dira Euskal Herrian: hizkuntzen eta doinuen azoka koloretsua dira Kulturarteko Topaketak. Euskaratik beste kulturekin elkartzeko mestizaiaren jaia!
Ikus ditzagun Topaketa bakoitzak utzi dizkigun unerik gogoangarrienak...
Lehen aldiz 2013an antolatu genituen Kulturarteko Topaketak.
Hara hemen Kubatarrek gurean eskaini zituzten ale eder batzuk!
2016an ospatu genituen, bigarren aldiz, Kulturarteko Topaketak.
Inprobisazio saio honetan Mexicoko Alondras Huastecas hirukoa ikus genezake, Rebeca Limón inprobisatzen dela, Julio Soto bertsolariarekin batera, Querreque doinuan.
Gaia: Rebeca, zuk hirukotean inprobisatzen duzu. Julio zurekin kantatzera animatu izan da. Baina gaur ez da bakarrik etortzera ausartu.
Kultur arteko Topaketei esker, bertsolariek segidilla deskubritu zuten: errimatu eta errimatu, nahi beste luzatu daitekeen jario luze hori. Eta bertsolariek euskaraz segidillak egiten dituzte orain.
Goza dezagun horietako batzuekin!
Milaka ikustaldi dituen zatia, hara!
*Oharra: segidilla askoz luzeagoa egin zuen. Hemen azken bi minutu terdiak ikus ditzakegu.
Baloiari tokeak ematen ariko da bertsolari bat eta, bestea, segidillan bertsotan, kideari baloia erortzen zaion arte.
Gure ikasgelan, euskaraz gain, zein kulturatako eta zein hizkuntzatako lagunak gaude?
Eta kantu inprobisatua egiten al da hizkuntza horietan ere?
Begira dezagun Kantu Inprobisatuaren Mapan.