Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Indarkeriari, ez

2023-11-27


Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Bertsoaldiak ikusiz gaian barneratuko gara eta gelan elkarrizketarako hizpidea emango digute: zein izan dira gure bizipenak? Amaitzeko, bertso sortak abestu genitzake elkarrekin, tratu onen alde!

 

Kalean, gauez, bakarrik

 

Bakarrik goaz kalean, ilunpean. Eta atzean pauso hotsak entzuten dira... BELDURRA.

Bizi izan al dugu halako egoerarik? Eta zer egin genuen?

Juxtu egoera horretara eramango gaituzte bertsolariek, bi saio hauetan. Ikusi egingo ditugu eta, ondoren, elkarrekin hitz egingo dugu:

  • Nola erreakzionatu du bertsolari bakoitzak? Zein jarrera hartu du Alaia Martinek? Zein Maialen Lujanbiok? Eta Jone Uriak?
  • Guk zer egingo genuke?
  • Gauez festara goazenean, zer esaten digute gurasoek?

 

 

HARREMANETAN TRATU ONA NAHI DUGU!

 

Elkarrekin abestuko dugu indarkeriarik gabeko harremanen alde. Kantuak elkartu egiten gaitu!

Gure esku dago besteei tratu ona ematea.

Eta bizitzan tratu ona ematen digun jendea hauta genezake.