2026-03-30

Gasteizko Europa Biltzar Jauregian aretoa bete zuten 800 ikuslek; ETB-n, irratietan zein www.bertsoa.eus atarian ere zuzenean jarraitu zuten finala beste hainbatek. Ikusi al genuen saioa?
Hauek dira oholtzan jardun zuten sei bertsolari finalistak.

Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005). Lehen aldiz aritu da Arabako txapelketan eta finalera heldu da.
Peru Abarrategi Sarrionandia (Aramaio, 1997). Arabako txapeldun izana da 2022an.
Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001). Arabako txapeldun izana da 2024an.
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku, 1984). Arabako txapeldun izana da 2019an eta bigarren aldiz jantzi du txapela aurtengoan.
Unai Anda Delika (Ametzaga, Zuia, 1999). Lehen aldiz aritu da Arabako finalean eta buruz burukoan lehiatu da.
Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio, 2001). Bigarren aldiz aritu da Arabako txapelketan eta finalera heldu da.
Aroa Arrizubietak eta Iñaki Viñasprek saio umoretsua egin zuten, 6ko motzean.
Hauxe zuten gaia: "Zuen koadrilako batek arte erakusketa bat zabaldu berri du. Inagurazioan zaudete, arteari buruz ez duzue gehiegi ulertzen eta harrituta zaudete".
Gai tristeago batera etorrita, bertsoaldi unkigarria egin zuen Martin Abarrategik. Errepidean gidatzeko moduaz zer pentsatua emango digu.
Sei bertsolariek saio ederra eskaini zuten. Lanak bukatuta, azken fasera sartu ziren bi bertsolari: Unai Anda eta Iñaki Viñaspre. Iparragirre doinuan eman eta dale aritu ziren, publikoaren algarak lehertuz.
Hauxe zuten gaia: "Duela gutxi hasi zineten elkarrekin lanean. Gaur bazkalorduan, elkarrekin hizketan, konturatu zarete pertsona beraren bikotea eta maitalea zaretela. Iñaki bikotea eta Unai maitalea".
Entzun dezagun, txapela buruan, Iñaki Viñaspreren eskertza bertsoa.