Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Iñaki Viñaspre Arabako txapeldun

2019-04-01


Gasteizko Printzipal Antzokian, 700 lagunen aurrean jantzi zuen txapela martxoaren 30ean, Manex Agirrerekin buruz burukoa kantatu ondoren. Ikus ditzagun bertsoaldi hautatuak!

 

Larunbatean ospatu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren Finala. Oholtzan sei bertsolari kantuan: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Xabi Igoa, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Aroa Arrizubieta.

Finalean eskarmentu handikoak dira Oihane Perea (4 bider Arabako txapeldun), Manex Agirre (birritan Arabako txapeldun) eta Iñaki Viñaspre (2004tik Arabako final guztietara iritsi dena).

Finalean lehen aldiz kantatu dute, berriz, Peru Abarrategik (22 urte) eta Aroa Arrizubietak (18 urte). Xabi Igoak bere bigarren finala zuen hau.

Saioaren lehen zatia amaituta, Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre pasa ziren buruz burukora, eta Viñasprerentzat izan zen lehen postua.

Txapela Lierni Altunak jantzi zion: Arabako bertsolaritzan antolatzaile eta gai jartzaile gisa urtetan lan handia egin duenak. 

Goza dezagun finaleko bertsoaldi hautatuekin!

 

 

 

Amona Yoga klaseetan estresatuta...

 

Xabi Igoa Yoga irakaslea da eta Oihane Perea, 80 urteko amona. Oihanek ezin du jarraitu Yogako erritmoa, estresatu egiten omen da!

 

 

Urpekaritza ikastaroan, larri!

 

Manex Agirrek eta Peru Abarrategik saio umoretsua osatu zuten, egoera xelebrea eman zietela baliatuz!

Urpekaritza ikastaroa egiten ari diren bi lagun dira Manex eta Peru; orain arte igerilekuan egin dituzte ariketak, eta gaur, lehen aldiz, itsasoan praktikatuko dute.

*Seiko motzean aritu behar zuten (neurri berezian).

 

 

 

Bi txori elkarri kantuan. Bata kaiolan, bestea aske

 

Iñaki Viñasprek eta Manex Agirrek, buruz buruko azken lehian, gai hauxe izan zuten Iparragirre doinuan (*neurri berezian) ofizioka aritzeko:

Zu, Manex, aske bizi den txoria zara. Kaiolan bizi den Iñaki txoria ikusi eta berarengana hurbildu zara, txioka.