Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Illarregitarrak buruz buru, Xabat txapeldun!

2025-11-30


Larunbatean jokatu zen Nafarroako Txapelketa finala, Nafarroa Arenan 2.500 ikusle elkartuta. Saio ederra eskaini zuten 8 bertsolariek eta Illarregi anaiak iritsi ziren buruz burukora. Xabatek eskuratu zuen txapela, Joanes anaia 6,5 puntura zuela. Goza dezagun finaleko bertsoekin!

ZORTZI BERTSOLARI FINALISTAK

Saio ederra osatu zuten 8 bertsolari finalisten artean.

Ikusi al genituen kantuan, bertara joanda edo ETB1 katean zein www.bertsoa.eus atarian?

 

 
 

Eki liburuzainari 10 urteko atzerapenez itzuli dio liburua Juliok!

 

Liburutegira sartu da Julio, etxean zuen liburu bat itzultzera. Eki liburuzaina orain jabetu da, 10 urteko atzerapenaz ekarri duela liburua Juliok...
 

 

Azterketa gainditzeko, zorte onaren santua saldu zion Xabatek Enekori, baina...

Enekok irakaslea izan nahi du eta horretarako azterketa pasa beharra zuen, oposaketa.

Zorte ona emateko, Xabat dendariari santu txiki bat erosi zion.

Baina ez du azterketa gainditu eta Eneko oraintxe sartu da Xabaten dendan, dirua itzultzeko eskatzera.

 

 

Gimnasioan, Joanesek beti pesa handiagoak hartzen ditu Saraik baino... eta ezin altxa!

Gimnasiora joaten dira Joanes eta Sarai. Sarai jabetu da, Joanesek beti pesa handiagoak hartzen dituela berak baino; baina pisua altxa ezinik ibiltzen da gero...

 

 

Xabat puntuari erantzuten, esku-pilotaz

 

Bi anaiak, buruz buru!

Finaleko bertso saio ederraren azken zatian, buruz buruko lehiara zein bi bertsolari pasako ziren esan zuen aurkezleak: eta bi anaiak sailkatu ziren azken fasera! Joanes eta Xabat.

Ikus ditzagun puntutan. Hauxe zuten gaia:

Joanes San Saturnino da, eta hain juxtu larunbatean zen bere eguna. Xabat, berriz, San Fermin da eta jeloskor dago, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala San Saturnino egunean jarri dutelako, eta ez San Ferminetan.

 

 

TXAPELDUNAREN AGURRA

Xabat Illarregik Nafarroako txapela nori eskaini ote zion? Ikus dezagun!