Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Hitzetik Hortzeran ikastetxeetako proiektuaren berri

2019-11-04


EITBko Hitzetik Hortzera programa Abanto-Zierbenako ikasgela barruan izan da, ikastetxeetan bertsolaritza nola lantzen den ezagutzeko... Ikusi nahi?

 
1985etik dago martxan Bertsozale Elkartearen hezkuntza proiektua, eta, gaur egun, euskararen lurralde osoko 213 herritara iristen da, 463 eskola publiko, ikastola zein kristau eskoletara. Guztira, 50 irakaslek dihardute lan honetan, eta 28.454 ikaslerekin aritzen dira.

Sar gaitezen gelara!

Hitzetik Hortzera saioak proiektuari buruzko erreportaia osatu du, Bertsozale Elkarteko Idoia Anzorandia  irakaslea elkarrizketatuz. Bere eskutik Abanto Zierbenako Askartza-Isusi eskolara sartuko gara. Ikus dezagun gelan zer egiten den!

 

Ikasmateriala eskura, bertsoikasgela.eus atarian

Ikasmateriala sortzen ari da, etengabe, Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldea. 2011. urtean Bertsozale Elkartearen ikasmaterialak EAEko Hezkuntza Sailaren Ixaka Lopez Mendizabal saria jaso zuen. Egun bertsoikasgela.eus atarian dugu eskura ikasmaterial guztia. Hala, haurrek orain eskolan soilik ez, etxean ere goza dezakete eurentzat sortutako bertsoaldi zein jolasekin.

 

Metodologiaren ikerketa eta irakasleen formazioa

Ikasgela barruko jarduna etengabe hobetzeari jarria dio begia Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldeak. Horretarako, batetik, bertsolaritzaren ikas-irakaskuntza prozesua aztertzeko ikerketa bultzatzen ari da eta, honi loturik, irakasle lantaldeetan etengabeko formazioa egituratzen ari da Bertsozale Elkartea.