2020-03-17
"Bat-batekoak" atalean, bertsolariek plazan kantatutako 149 saio dibertigarrienak aurkituko ditugu.
"Bertso sortak" atalean bertsolariek gai ezberdinei buruz jarritako 156 sorta kantatu genitzake, musikaren laguntzaz.
"Jolasak" atalean asmakizunak igarri, bertsoei errimak jarri edo "Pasa hitza" bezalako jolasetan ari gaitezke. Pantailak esango digu xuxen gabiltzan!
Hasiko al gara puntuka, etxekoen artean? Edo kopla sorta bat osatzen? Bertsoak ere egin genitzake, fitxa hauen laguntzaz.
Puntuka aritzeko fitxak deskargatu zenitzake hemen; hau bezalako 16 fitxa dituzu aukeran.
Kopletan aritzeko beste 11 fitxa dituzu hemen.
Eta bertsotan aritzeko 21 fitxa hauek makulu onak izango dira lehen aleak osatzeko.