Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Abenduak 3 Euskararen Eguna!

2019-11-25


Goza dezagun hizkuntzari buruzko bertso sorta eta bat-bateko saio hauekin!

 

Etxean euskararik ez zuten bertsolariak

Bertsolarien artean ere asko dira euskara etxetik kanpo jaso dutenak, eta bertsolari izatera iritsi direnak. Batzuetan badirudi bertsolaritza “euskaldun zaharra” izatearekin lotzen dela: nola hartzen ditu bertso munduak hiztun hauek? Guraso erdaldunak izateagatik zein erreakzio sortu izan dira bertso munduan, lagunarteko giroan?

Ikus ditzagun gaiari buruz elkarrizketa Aitor Sevier eta Aitor Mendiluze bertsolariak!

Aitor Servier azkaindarra bere gurasoekin frantsesez aritzen da egunerokoan, eta ikastolan jaso zituen euskara eta bertsozaletasuna. Aitor Mendiluze andoaindarrak ama Burgoskoa du eta berak eraman zuen lehen aldiz semea bertso-eskolara.  

HiHizt

Manu Bendala sevillarra, Gasteizen bertsolari

Bertsolari aldizkariaren 2019ko udaberriko alean (113. zenbakia), Manu Bendala sevillarraren kontakizuna irakurtzeko aukera dugu. Gaur AEK-ko irakaslea da eta bertsolaria. 

 

 

FAMILIATIK JASO DITUGUN HIZKUNTZEI ETA KULTUREI ESKER ONEZ!

 

Gure etxe askotan bezala, Jon Maiaren gurasoak Extremaduratik eta Zamoratik etorri ziren Euskal Herrira.

Ikus dezagun Jonek nola eskertu dien bertsotan bere senideei, etxean jasotako kultura eta herrian euskara ikasteko egindako lana.

 

Txapelketa Nagusia 1997. Bukaerako agurra


 

Abuela Maria Luisa

 

 

Ulertzen ez zutenari txistu

Bertsolaritzaren historian hizkuntzari dagokionez gertatu den pasarte gogorrenetako bat da Xalbador bertsolariak bizi izan zuena 1967ko txapelketan (Donostian). 

Urepelekoa zen Xalbador, Nafarroa Beherekoa. Txapelketako saioa Donostian zen; publikoaren gehiengoak ez zuen bere euskalkia ulertzen. Bertso saioa aurrera zihoan, eta azken lehiara, buruz-burukora, nor pasako zen esan zuen gai-jartzaileak:   

Uztapiderekin buruz-burukora pasako zen bertsolaria zen... Xalbador!

Hori entzunda, publikoa txistuka hasi zen, minutu luzez...

 

 

Geure baitako mugak hausten

 

Ingalaterrako baserri batean sortua da Dylan Inglis (Devon, 1998). Euskal Herrira etorri izan da Korrikan parte hartzera zein euskara ikasteko barnetegietara. 

Eta ba al dakizue bertsozale sutsua ere badela? 

Entzun dezagun zer duen kontatzeko, ezusteko bat baino gehiago emango dizkigu-eta bideoan zehar...

Harritzeko prest?

 

 

Gure hiztun fauna!

 

Gure hizkuntza jarrerak begiratu ezkero, fauna ederra osatzen dugu euskal gizartean.

Piztia exotikoz beteta ditugu kaleak!

Errepara diezaiegun gure hizkuntz jarrerei. Jar gaitezen umorez, eta egin dezagun barre geure buruaz eta inguruan ditugun pertsonaia estereotipatuez.

Denok dugu atzean zuloa!

 

Euskararen Talibana

Ezagutu dezagun hil arte Ahobizi izateko konpromezua hartu duen Jone, "Euskaraldiaren esperimentua serio hartu duen bakarra", eta orain hiriko kaleetan ezin bizirik dabilena...

 

 

Abertzalea

Beste pertsonaia hau oso euskotarra da, baina euskarak bigarren esaldiraino irauten dio ahoan...

 

 

Praktikoa

Beste espezimen honek argi du: taldean beti gazteleraz egiten du, "denek uler dezaten, si errepikatzea es un puto rollo!".

Bertako hizkuntza beti datorkio gaizki "praktikoa"ri. Polonian polakoz hitz egitea ere rollo bat da!

 

 

Nazioartekoa

Beste artista hau sare sozialetan bizi da, mundu osoko jarraitzaileak lortzeko obsesionatuta, eta sarera ez du ezer euskaraz igotzen...

 

 

Gure herrian xomorro-berde

 

Euskararekin egoera bitxiak gertatu zaizkigu denoi, noizbait. Konta ditzagun pasadizoak!

Sorta honetan, herrian euskal hiztun gutxi dauden lekuetan, euskaldunek sentitzen duten xomorro-berde sentipenaz ariko zaizkigu. Identifikatuta sentitzen al gara? Zein koplekin bereziki?

 

 

Euskarari buruzko leloak asmatzen pankartetarako 

 

Herritarrak festetan euskara erabiltzera animatzeko, Euskaralditik pankartak jarri nahi dituzte kalean, esaldi batzuekin.

Bertsolariei esaldiak, leloak asmatzeko lana jarri diete.

Ariketa polita da! Eta guk, zer jarriko genuke?

 

 

Kale hizkera sortzen!

 

Sarri, lagunarteko hizkera darabilgunean (ganberroa, umoretsua, esan-indar handikoa), gaztelerazko moldeak irteten zaizkigu barra-barra. Eta kosta egiten zaigu horiek euskaraz esatea.

Ariketa horixe jarriko die Uxue Alberdik, Miren Artetxe eta Andoni Egañari. 

Uxuek puntu batean gazteleraz esan ohi ditugun esamoldeak, espresioak botako dizkie. Eta hori bera euskaraz nola esango luketen erantzun beharko dute Miren Artetxek eta Andoni Egañak, beste puntu batekin.

Goza dezagun umoreaz eta Miren eta Andoniren erreflexu azkarrekin!

Geuk ere molde berriak asma ditzakegu!

 

 

 

Zaharrak berri

 

Batzuetan esamolde berriak, lelo berriak asmatzen ibili beharrik gabe, esaera zaharretatik tira genezake: gaurko okasiorako neurri-neurrira egindako soinekoa izan daiteke-eta esamolde zaharra. Hizkuntzaren ondarea dira esaera zaharrak ere.

Zein esaera zahar ezagutzen ditugu euskaraz? Eta beste hizkuntzatan?

Bertso sorta honetan hamaika esamolde aurkituko ditugu!

 

 

ETXEPARE RAP!

 

Zaharrak berritzeko modu ederra asmatu zuen Imanol Epelde bertsolariak ere.

Euskara irakasle zen Zarauzko ikastetxe batean, eta euskal idazle klasikoen berri gazteei transmititu nahian, testu klasikoak rap bihurtu zituen.

Hementxe dugu Imanol Epelderi ETB-k egindako elkarrizketa laburra. Ikus dezagun nolatan eman zuen pauso hori!

Etxepare Rap blogean (Argia.eus) aurkituko dugu bere proiektuaren bilduma eta informazio osoa.

Goza dezagun testu klasikoekin, rap erritmora!

 

Etxepare rap - Linguae vasconum primitiae

 

Euskaraz argitaratutako lehen liburua da Linguae Vasconum Primitiae, Bernart Etxeparerena (1545).

Liburuko hitzaurrea Imanol Epeldek kantura eramana dugu hemen.

 

 

 

Etxepare rap - Neskazar bat tentatzen

 

Txirritaren bertso ezagunak ere moldatu zituen rap estilora. Jose Manuel Lujanbiok burua altxako balu... 

 

 

Modako kantuei hitzak aldatzen

 

Testu klasikoak rap bihurtzen abila den bezala Imanol Epelde, Maddalen Arzallus artista da modako kantu ezagunei hitzak aldatzen.

Shakira ere ez du bada jarri, tipi-tapa korrika! 

 

 

Euskalkiak kolore!

 

Herri askotan euskara batuan hitz egiten da. Beste herri askotan bertako euskalkian.

Nork beretik ematen dio kolorea euskararen paisaiari!

Batzuetan kosta egiten zaigu beste euskalkietako hiztunei ulertzea. 

Ea zer abilidade dugun hitzen esanahiak asmatzeko: jolas dezagun!

Oñatiko hitz bat esango du gai-jartzaileak. Ea bertsolariek baino lehen igertzen dugun bere esanahia...  

 

 

EUSKARAZ EGITEN AL DIEGU DENEI?

 

Aurrean duzunari euskaraz egitea bada kidea "bertakotzat", "etxekotzat" hartzeko modu bat.

Itsurari erreparatuta, batzuei ukatu egiten diegu "bertako" edo "etxeko" sentiaraztea...

Aner Peritzen bertso honek ematen du zer pentsatua!

Gaia: Etorkina zara. Aspaldi euskaraz ikasi zenuen arren, denak zuzentzen zaizkizu erdaraz.

 

 

 

IRAKASLE GELAN EUSKARA GUTXI

 

Batzuetan, haurroi euskaraz hitz egiteko esaten digute helduek, eta bitartean euren artean erdaraz aritzen dira helduak.

Aitor Sarriegi irakaslea da. Hara zer gertatu zitzaion behin, irakasle gelan sartzean...

 

 

 

ZENBAT HIZKUNTZA ELKARTZEN DIRA GURE IKASGELAN?

 

Nork gure etxetik dakartzagun hizkuntza eta kulturekin, aberastasun handia osatzen dugu gelan!

Mundu txiki bat elkartzen da jolas-tokian...

 

 

ESKOLATIK IRTENDA, EUSKARAZ EGITEN AL DUGU?

 

Eskolatik irtenda, gure gustuko kirolak eta ekintzak zein hizkuntzatan ditugu?

Euskaraz egin liteke astean zazpi egunetan!

 

 

ELEBITASUNARI BURUZ, AMA-SEMEEN ARTEKO ELKARRIZKETA

 

Guraso askok egin dute ahalegina, euren seme-alabek euskara ikas dezaten.

Euskara jakiteak merezi du-eta!

"Baina zergatik ikasi bi hizkuntza?" galdezka datorren semeari, hara amak zer duen kontatzeko...

 

 

 

EUSKARAZ BIZI ETA KANTATU NAHI DUGU!

 

Hara hemen Gasteizko eskolen artean osatutako bertso bideo-klipa, Txikitinparian doinuan!