2022-09-27
Irailaren 25ean jokatu da Arrasaten Txapelketa Nagusiko kanporaketa saioa. Sei bertsolariok elkartu dira oholtzan: Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Iñaki Apalategi, Xabat Illarregi, Miren Amuriza eta Gorka Pagonabarraga.
Bertsoaldiak ikusgai ditugu www.bertsoa.eus atarian.
Horien artean 8ko txikiko ofizio hau hautatu dugu. Ia gustuko dugun!
Iñaki Apalategi haurra da eta Xabat Illarregi gurasoa. Iñaki haurrak etxean telebista ikusteko denbora tartea oso mugatua du. Gauez jaikitzen den aldiro, Xabat aita telebista ikusten atzematen du. Gaurkoan ere bai.
Neurria: Zortziko txikia.
Iraupena: 4'34 min