2022-09-26
Irailaren 24an Getxoko saioan aritu dira Alaia Martin, Nerea Elustondo, Agin Laburu, Oihana Bartra, Unai Mendizabal eta Peru Abarrategi.
Bertsoaldi guztiak ikusgai ditugu www.bertsoa.eus atarian!
Hara hemen ikasgelan ikusteko aproposenak izan daitezkeelakoan, hautaketa txiki bat.
Jarri eroso eta goza dezagun!
Alaia Martin eta Oihana Bartra bizilagunak dira. Txandaka egiten dute atariko garbiketa. Alaia konturatu da Oihanak ez duela ganoraz garbitzen bere txanda heltzen denean.
Neurria: 8ko txikia.
Iraupena: 4'34 min
Peru Abarrategi autobus gidaria da. Gaur ere Unai Mendizabal atea ixtearekin batera iritsi da autobusera, eta txoferra abiatzera doala Unaik autobuseko atea jo du.
Neurria: 8ko txikia.
Iraupena: 4'36 min
Agin Laburu eta Peru Abarrategi 12 urteko anaiak dira. Orain arte logela berean moldatu dira. Orain, ordea, Aginek bere logela propioa nahi du; Peruk, berriz, nahiago du partekatzen jarraitu.
Neurria: 8ko handia.
Iraupena: 5 min
Nerea Elustondo eta Agin Laburu lankideak dira. Aginek azken bost urteetan kandela kopuru bera jartzen du bere urtebetetze pastelean. Nereak orain arte ez-ikusiarena egin badu ere, gaur zerbait esatea erabaki du.
Neurria: 8ko txikia
Iraupena: 4'32 min