Baionako Bernat Etxepare lizeoko bertso eskolako gazteek antolatu dute idatzizko sariketa. Martxoaren 31ra arte dugu lanak aurkezteko epea. Jarriko al dugu sorta bat?
12-18 URTEKOENTZAT ETA GAI LIBREAN
Bertso sorta jartzeko gaia, librea da: nahi dugun gaiaz eta nahi dugun neurrian jar genezake gure sorta.
Aurkeztu beharreko bertso kopurua ezberdina izango da, adinaren arabera. Bi sail ditu lehiaketak:
- DBH edo Kolegioko kideek, gutxienez 4 eta gehienez 6 bertso jarri beharko dituzte.
- Batxilergoko edo Lizeoko kideek, gutxienez 8 eta gehienez 10 bertsorekin osatu beharko dute sorta.
LANAK NOLA AURKEZTU?
Martxoaren 31ra arte dugu aukera gure sortak bidaltzeko.
Emailez bi dokumentu bidali behar ditugu:
- Dokumentu batean: izengoitia eta bertsoak
- Beste dokumentuan: izengoitia eta gure datuak (izen-abizenak, emaila eta telefono zenbakia; gurea edo gurasoarena).
Emaila nora bidali: gardantxilo.sariketa@gmail.com
Sari banaketa Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Eskolartekoko edo Gazte Xilabako finalean izango da: ekainaren 7an, Itsasuko Sanoki Gelan.
