2024-11-29
X. edizioa du Ahots Baten sormen egonaldiak. Euskal Herriko 15-22 urte bitarteko gazteak Lekarozko aterpetxean elkartuko gara, Gabonetako oporraldian, abenduaren 26tik 30era. Begirale taldean izango ditugu Amaia Elizagoien, Aner Euzkitze, Iholdi Beristain eta Oihana Arana. Bost egunetan bertsolaritza, antzerkia, literatura, kantagintza eta ilustrazioa lantzeko aukera izango dugu, lagunarte giro beroan. Bisitan etorriko zaizkigu euskal sortzaileak ere: Dom Campistron, Maite Larburu, Mikel Ayllon, Garazi Urkola, Xabat Galletebeitia eta Sarai Robles.
Azaroaren 19an zabalduko da izen-ematea (eguerdiko 12:00etan) eta abenduaren 10era arte egongo da zabalik.
Online egin behar da izen-ematea, hemen.
Egonaldiaren kuota 130€ da.
Egonaldia Euskaltzaindiak antolatzen du, Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkartearen laguntzarekin.
Euskal Herriko Eskolarteko bertsolari txapelketako finalisten sari nagusia da egonaldian elkartzea.