Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolatik plazara - gazteak bertsotara datozkigu!

2020-02-10


Bizkaiko ikastetxeetan egiten ari garen ekimen da, eguazten arratsaldeetan. Bertso-eskoletako 12 gazte ari dira saioak eskaintzen, eskolaz eskola.

Kantuan bertso-eskoletako gazteak (18 urtez beherakoak), eta entzule 11-12 urtekoak, ikasgelan. Horixe da Bizkaiako "Eskolatik plazara" ekimena, aurten X. edizioa duena.

Proiektuak helburu bikoitza du: batetik, bertsolari gazteei jendaurrean kantatzeko aukerak ematea eta, bestetik, ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren ikasleengana bertso saio bat hurreratzea. 

Saio bereziak izaten dira, bertsolari eta entzule gazteen neurrira diseinatutakoak.

Dinamika honi esker, aurten Bizkaiko bertso-eskoletako 12 gazte ariko dira ikastetxeetan gazteei gozatua eskaintzen.