Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko Txapelketak bete betean maiatzean

2023-05-22


Herrialde gehienetan Eskolarteko Txapelketak jokatzen ari dira maiatzean eta ekainaren 3an izango da Euskal Herriko finala, Iurretan.

Dagoeneko Gipuzkoako, Nafarroako eta Arabako Eskolarteko finalak jokatu dira eta hiru herrialde horietatik Euskal Herriko finalean zein ordezkari izango diren erabakita dago: June Aiestaran (Beasain), Danel Etxeberria (Tolosa), Kattin Madariaga (Arantza), Eki Mateorena (Leitza), Maddi Agirre (Gasteiz) eta Sabin Abarrategi (Aramaio) Iurretako oholtzan izango dira, ekainaren 3an. Eurekin batera Bizkaia eta Iparraldeko zein bertsolari gazte ariko diren kantuan erabakiko da maiatzean.

Iparraldean Azkainen izana da Bertsulari Gazteen Xapelgoako kanporaketa eta maiatzaren 27an jokatuko da finala, Itsasun.

Bizkaian hiru kanporaketen ostean maiatzaren 27an jokatuko da finala, Gernika-Lumon.

Bertsoa.eus-ek herrialde guztietako finalak eta Euskal Herrikoa grabatu eta zabalduko ditu sarean.