Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Emozioak - sentitzera ausartu

2021-05-10


Emozioak gure alarma sistema dira. Aurrera egiten laguntzen digute, bizitzak ekartzen dizkigun egoeretan. Emozio batzuen sentsazioak ez zaizkigu gustagarriak egiten, baina ez dugu ahaztu behar guztiek dituztela funtzio garrantzitsuak. Helburua ez da, beraz, amorrua, tristura edo beldurra sentitzeari uko egitea, baizik eta agertzen direnean sentitu eta modu eraikitzailean bideratzen ikastea, aurrera egiteko.

 

Emozioen bideoteka

 

Poza, tristura, beldurra, amorrua...

Emozio bakoitzak dakartzan onurak eta arriskuak ezagutuko ditugu, eta horiei eskainitako bertso sortek eta bat-bateko saioek emango digute gelan zertaz hitz egina ere.

 

Jolas dezagun emozioak asmatzen!

 

Emotikono bila

Kopla bakoitzean emotikono bat deskribatuko zaigu eta guk zein den igerri beharko dugu, bertan klikatuz. Baietz denak asmatu!

 

Zen emozio da?

Asmakizunetan jarraituko dugu. Emozio, sentipen edo gorputz aldarte bat deskribatu beharko du gutako bakoitzak, kopla edo bertso baten bidez; horretarako, nahi badugu, proposatzen zaizkigun bukaerak eta oinak erabili genitzake.

Gelaren aurrean abestu eta ea nork asmatzen duen zer den!

 

 

 

Topa bizitzaren alde!

Bere poz eta bere min... ederra da bizitzea!

Julio Sotok 2019an, Nafarroako bere bosgarren txapela buruan, bizitzari eskainitako txapela.