Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Martxoak 8

2024-03-04


Emakumeen Nazioarteko Egunari begira jarriko gara. Badugu zer ikasi eta zer ospatu!

 

IKUSI, IKASI, ENTZUN, PENTSATU eta PARTEKATU!

Bideotekan sexismoaz eta feminismoaz zerikusia duten azalpen bideoak, bat-bateko bertso saioak eta sorta musikatuak ditugu, gozatzeko. Badugu zer ikasi, zertaz hausnartu eta elkarrekin zertaz hitz egina!

 

 

 

JOLAS DEZAGUN!

Egia ala gezurra?

Historiako emakume bertsolariei buruz, 5 baieztapen agertuko zaizkigu eta guk egia ala gezurra den igarri beharko dugu. Ia senak zer esaten digun!

 

 

 

EGIN DEZAGUN BERTSOTAN!

 

Sexismoaz

Puntua jarriko digute, aldiro galdera bat botaz, neskei eta mutilei eskatzen zaizkigun rolen inguruan. Gure erronka erantzutea izango da; horretarako 6 oin ditugu aukeran. Egokien datorkiguna hartu, eta eman dezagun gure iritzia: esaldi errimatu bidez (zirtoka), kopletan ala puntuka!

*"Lehen puntua emanda" Karta jolasen bidez ere egin genezake gelan!

 

 

 

 

Zaintza, guztion ardura

Etxearen eta pertsonen zaintza, lan garrantzitsua da. Hitz egin dezagun: gurean nork egiten ditu etxeko lanak? Eta guk parte hartzen al dugu etxeko garbiketetan?

Gai horri buruz ariko gara, bertsotan: puntu erdiak osatzea izango da gure lana.