Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ekainaren 3an da EHko Eskolartekoa

2023-05-29


Iurretako frontoian izango da saioa, 11:30etan hasita. Oholtzan herrialdeetako bina ordezkari elkartuko dira.

 

Oholtzan 5 herrialde, 10 bertsolari

Herrialdeetan jokatu dira Eskolarteko Txapelketak eta bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea sailkatu dira Euskal Herri mailako finalera. Hauek dira datorren larunbatean Iurretako frontoian kantuan entzungo ditugun 15-18 urteko bertsolariak:

June Aiestaran (Beasain), Danel Etxeberria (Tolosa), Kattin Madariaga (Arantza), Eki Mateorena (Leitza), Maddi Agirre (Gasteiz), Sabin Abarrategi (Aramaio), Haizea Telleria (Bilbo), Ixone Asategi (Durango), Haira Aizpurua (Sara) eta Ibai Lekuona (Hendaia). 

Final guztietako bertsoaldiak ikusgai daude www.bertsoa.eus atarian.