Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Durangoko Azokara goaz!

2019-12-02


Ikasleok Andoni Egañarekin kantuen hitzak sortzeko tailer berezia izango dugu abenduaren 5ean. "Errimak bi oinetan" ikuskizunaz ere goza genezake. Eta Goienkale 40an aurkituko ditugu bertsolaritzako argitalpenak.

 

"ENKARGUZ" TAILERRA

 

Andoni Egaña bertsolariak, Xabier Zabala musikariak eta ikus-entzunezkoetan aritzen den Alberto de Abajok, tailer parte-hartzailea eskainiko diete ikasleei (*aurrez izena emanda dauden ikastetxeak bertaratuko dira).

Kantu bat sortzeko prozesuaren parte izango da publikoa, pantailaren laguntzaz, sormen prozesuaren urratsak argiago jarraituz.

Ahotsenea Zuzenekoak gunean izango da tailerra, ostegunean (abenduak 5), 11:00etatik 13:00etara. 

 

"ERRIMAK BI OINETAN" EMANALDIA - bertsoa eta dantza

 

Ahatik Dantza Taldearen emanaldi dibertigarriaz goza genezake, doinuak, bertsoak eta dantza lotzen dituen ikuskizunaz.

Abenduaren 8an izango da (igandea), Szenatokia gunean, 11:45etik 12:15etara. 

 

BERTSO ARGITALPENAK: GOIENKALE 40

 

Bertsozale Elkartearen eta Lanku Kultur Zerbitzuen postuan, bertsolaritzari buruzko liburuak eta ikus-entzunezkoak topatuko ditugu.

Hainbat argitalpenen artean, eskura izango ditugu: 

Xalbador: izena eta izana (bertsolari handiari buruzko dokumentala), Xabier Amurizaren bertsorik onenak biltzen dituen Jasota bezala 3: Xabier Amuriza CDa, Kupela Taldeko panderojole eta bertsolari Anjel Larrañagaren Lana festa bihurtuz CDa, Bertsolari filma edo Gu ta Gutarrak taldearen bertso musikatuen CDa, besteak beste.  

Gipuzkoako Txapelketa finalerako sarrerak ere erosi ahal izango ditugu postuan bertan.   

Eta labetik atera berri diren ekoizpenen artean, beste hauek nabarmenduko zaizkigu:

Houston, arazo txiki bat daukagu! CD-Booka, 1999an Andoni Egañak bakarka egin zuen bertso saio gogoangarria jasotzen duena, Joxerra Garzia gai-jartzaile zuela; eta Bertsoaren harria, Koldo Izagirrek ondutako liburua, historiako 21 bertsolari ekarriko dizkiguna irudiz, bertsoz, gogoetez, istorioz eta fikzioz. 

Bi egileak, Andoni Egaña eta Koldo Izagirre, postuan bertan izango dira abenduaren 6an, 7an eta 8an, irakurleekin solastu eta argitalpenak sinatzeko.  

 

 

LIBURU AURKEZPENAK, SOLASALDIAK, MAHAI-INGURUAK

 

Abenduak 6, 17:00etan Areto Nagusian: Kultura ez da bat-batekoa. Harkaitz Zubiri, Xabier Alberdi eta Alfredo Retortillo. 

Abenduak 6, 17:30etan Ahotsenea Solasaldiak: Bertsoaren Harria. Koldo Izagirre. 

Abenduak 7, 17:00etan Areto Nagusian: Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen. Miren Artetxe eta Ane Labaka. 

Abenduak 8, 13:00etan Areto Nagusian: Kultur sorkuntzen dokumentazioa, etorkizunerako apustua mahai-ingurua. Xenpelar Dokumentazio Zentroak antolatuta.

Abenduak 8, 18:30etan Ahotsenea Solasaldiak: Kontrako eztarritik. Uxue Alberdi.