Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bizkaiko Txapelketa finala abenduaren 20an Bilbon

2025-11-30


Abenduaren 20an, larunbatez, 17:00etan hasiko da finala, Bilboko Casillan. Bertaratzerik ez badugu, zuzenean ikus genezake ETB1 eta www.bertsoa.eus hedabideetan. Bertsolariak animatzeko koplak jarriko al ditugu?

FINALEKO SAIOA

Oholtzan, 8 bertsolari hauek ariko dira kantuan.

Hemen ikusgai bertsolariek ze ariketa egingo dituzten. Saioaren amaieran, bi bertsolari onenak buruz buru ariko dira, txapela nork eskuratuko. 

 

ZUZENEAN ETB1 KATEAN eta WWW.BERTSOA.EUS ATARIAN

Bizkaiko Txapelketa bi urtez behin izaten da. Finalean milaka ikusle elkartuko dira Bilboko Casillan. Horiez gain, milaka ikuslek jarraituko du finala zuzenean telebista, irrati eta webguneen bidez.

Finaleko sarrerak eskuragarri ditugu www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertara joateko aukerarik ez badugu, plan ederra da etxetik ikustea ere. Aukera askoren artean, ETB1 katea piztu genezake saioa ikusteko; edo www.bertsoa.eus webgunean sar gaitezke, edonon gaudela ere, finala ikus-entzuteko.

 

EZAGUTU DITZAGUN FINALEAN ARIKO DIREN BERTSOLARIAK!

Ikus ditzagun bertsotan Bilbon Casillako oholtzan ariko diren finalistak. Hemen aurtengo txapelketan egin dituzten bertsoaldi batzuk.

 

 

BERTSOLARIEI ANIMOZKO KOPLAK BIDALIKO AL DIZKIEGU?

Zortzi bertsolarien artean, ba al dugu gure bailarako bertsolaririk? Edo bereziki kuttuna dugunik?

Finaleko saioari begira gure animoak bidaliko dizkiogu, kopletan.

Gero nola helarazi ere, pentsatu beharko dugu... Audioz edo bideoz grabatuta bidali geniezaioke; gure eskolara gonbidatu genezake bestela!