Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bilboko ikastetxeen Topaketa eta kantua!

2021-06-07


Ikasturte amaiera ospatzeko, Bilboko 34 ikastetxeek elkarrekin bertso saio berezian parte hartu zuten, online. Kantu eder hau ere sortu dute, guztien artean: Bilbok irabazi!

 

BILBOKO TOPAKETA

Ekainaren 4an, goizeko 10:00etan, Bilboko 34 ikastetxeetako 1950 ikasle bertso saioari adi jarri ziren, ikasgelako pantailatik. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eurentzat eskainitako saio dibertigarrian parte hartzeko aukera izan zuten, bertso, kantu, jolas, antzerki eta guzti.

Saioa aurkezten bi aktore aritu ziren: Eneko Arrate eta Aissa Intxausti ziren mozorroaren azpian zeudenak. Ikasleentzat bertsotan Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Oihana Bartra eta Irune Basagoiti aritu ziren eta, emanaldian zehar, guztiak kantuan jarri zituen Mikel Inuntziaga "Inun" abeslariak.

Ikasleek parte hartzeko leihaketa bat ere izan zen tartean eta, gelaka, nor baino nor aritu ziren. Azkenean, talde irabazlea Mujika eskolako LH 6. maila izan da.

Ikasturtean zehar egindako lana elkarrekin ospatu zuten, hala, Bilboko 1950 ikasleek.

 

BILBOK IRABAZI!

Bizipoza lainoen gainetik jartzen duen kantua ere sortu dute Bilboko ikastetxe guztien artean. Bilboko 34 ikastetxeak aritu dira, gelaz gela, hitzak sortzen. Doinua Mikel Inuntziaga "Inun"ek egina da, eta ahotsa Bizkaiko Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldeak jarri dio lanari.

Goza dezagun kantuaz!

*Hitzak ikusgai ditugu hemen