Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertsoa Bizi Gazte klip lehiaketan, eman zure bozka!

2020-05-20


Hemen ditugu ikusgai Arabako 14-18 urteko gazteek aurkeztu dituzten 8 lanak. Maiatzaren 23an emanaldi berezia eskainiko dute.

Konfinamenduan sortutako bideoklipak

 

Aurtengoan ez dugu azken urteetan bezala Bertsoa Bizi Gazte lagun arteko egun pasa moduan ospatzerik izango. Baina lehiaketa online formatura egokitu da.

Urritik martxora bitartean, DBHko ikastetxe eta intitutuetan Bertsoa Bizi Gazte egitasmoak bere bidea egin ondoren BBG helmugara iristear da. Maiatzaren 23an, larunbata, 12etan emanaldi berezia izango dugu. Gazteak, bertsoa, sorkuntza eta euskara.

Otsailean eman zitzaion hasiera sariketari, orain artean, 14-18 urte bitarteko arabar gaztetxo hauek bertsotan, kantuak eraberritzen, audioak eta bideoak grabatzen eta editatzen jardun dute. 

Arabako leku ezberdinetatik, Agurain, Aramaio, Gasteiz, Mendialdea, Zuia eta Zalduondotik,  8 lan aurkeztu dira, 6 bideoklip modalitatean eta beste 2 lan zuzeneko grabazio modalitatean.

 

Lanak ikusgai hemen

Hemen klikatu eta NIBANAXARABAKOA webgunean izango duzu 8 lanak ikusi eta gustokoena bozkatzeko aukera.