2024-10-11
Izan al gara inoiz Gure Zirkuan?
Sartu-sartu barrura, espektakulua hastera doa-eta!
Mendi Urruzuno argazkilariak eramango gaitu unez une, iruditan, eta Uxue Alberdik argazki bakoitzari kopla jarriko dio, gitarra lagun.
Uxue Alberdik egin duen ariketa berbera egingo dugu guk ere: argazki batetik abiatuta, kopla sortuko dugu.
Ea irudi bakoitzak zer iradokitzen digun!
Laguntza behar badugu, oinak emango zaizkigu.
Magoa, pailazoa, malabarista... Zirkuan hamaika artista!
Puntua jarriko zaigu, aldiro zirkuko pertsonaia baten berri emanez, eta erantzun egingo diogu beste puntu batekin, kopla txikian. Oina ere emango zaigu, lagungarri.
*Kartak ere baliatu genitzake jolas honetarako.
Eta ikuskizuna amaitzeko, magiarik zailena egingo digu Aitor Sarriegik!
Maialen Lujanbio kutxa beltzean sartu du eta, orain, zerrarekin bi puskatan moztera doa...
*Odolak beldurtzen bazaitu kontuz, ez ikusi saio hau.