Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso hau zuretzat!

2020-05-04


Egun asko egin ditugu etxetik irten gabe. Norekin elkartzeko gogoz gaude? Aitona-amonak, lehengusuak, lagunak... Eskainiko al diogu bertso bat? Seguru on egingo diola jasotzeak!

 

Etxekoei maite zaitut esatea

Hara Miren Amurizak eta Maddalen Arzallusek ze bertso eder eskaini zizkioten euren amei. Sarri, egunero alboan ditugunei maite ditugula esatea ahazten dugu...

 

 

Nahi duzun horri eskaintzeko bertsoa edo kopla

Sorpresa ederra emango diogu estimatzen dugun horri: bertso bat eskainiko diogu. Zer esango ote du jasotzean?

Lehenik, hauta dezagun nori eskaini. Aukera asko ditugu! gurasoak, neba-arrebak, aitona-amonak, osaba-izebak, lehengusu-lehengusinak, lagunak, bizilagunak...

Kopla edo bertsoa egin genezake. Lagungarri bazaigu, fitxa hau erabili genezake.

 

 

Nola helaraziko diogu?

Behin kopla edo bertsoa osatuta, ia nola iritsarazi nahi diogun... Ausartuko al gara aurrez-aurre abestera? Grabatu eta mugikorretik bidaliko diogu bestela? Edo marrazki polit batekin, idatziz bidaltzea nahiago?