2020-09-02
Gogoratzen al dugu gure lehen eskola eguna? Gogoz al geunden hasteko, ala urduri, beldurtuta?
Ikus dezagun neba-arreba baten elkarrizketa: Oierrek gaur du bere lehen eskola eguna, eta arrebari, Aneri, eskutik helduta doa bidean.
Goizean jeiki eta eskolara; bazkalostean ere klaseak; arratsaldean etxeko lanak, solfeo, ingelesa. Hala zen garai zaharretan. Nolakoa da orain gure "egunerokoa"?
Gauza bat behintzat ez da aldatu: gogorra da, gero, ikasleon egunerokoa...
Ai zapotxin, ez dago zer egin, guraso eta irakasleekin!
Gurasoek eta irakasleek nahiko lan ematen digute bai, etxean eta eskolan.
Sorta hau eurei eskainiko diegu: Ea bertsotan behintzat entzuten gaituzten...
Ikasle bizitza gogorra bada, onar dezagun: irakasleen egunerokoa ere ez da xamurra.
Guri esatekoak koplatan jarri dizkigute, bixi-bixi, doinu eder honekin: Txikitin parian.
Perla ederrak elkartzen gara ikasgelan! Musuko urdinaren atzean bakoitzak gure izaera ezkutatzen dugu eta gure zoro-punttua ematen diogu taldeari.
Estereotipoei tiraka, Igor Menikak aurkeztuko dizkigu ikasgelako punkia, gotikoa, pijoa, hipsterra, raperoa...
"Oraindik ohea egiteko!", "Baina zer kuxidade da hau?". Gurasoek esaldi berberak errepikatuko dituzte, segurasko, etxe denetan, gure logelan sartzen direnean.
Baina gutako bakoitzaren logela berezia da; pertsonala, bakarra, gurea.
Ikustagun zernolako logela duen gazte punkiak, hipsterrak, raperoak, gotikoak, pijoak, bertsolariak... Gurasoa sartuko da bakoitzaren logelan, errietan. Baina… Zergatik hartuko ote dio kargu gurasoak bakoitzari? Eta zer eta nolako moldez erantzungo ote dio, bakoitzak, bere gurasoari?
Eskoletan bada Covid'a baino azkarrago hedatzen den beste xomorro alproja bat: zorriak!
Ikasturtea hasi besterik ez da egin, eta dagoeneko zorriak itzuli dira oporretatik. Izurritea dago eskolan. Zenbat zango, buruko!
Entzun dezagun hazka eta hazka ari diren 3 urteko umeek zer duten esateko...
Koplak osatuko ditugu, hutsuneetan aukerarik egokiena hautatuz.
Kontuz hankaluzerik eta hankamotzik egin gabe!
*Jolasa pantaila handian ikusteko sakatu hemen.
Gogorra da, gero, ikasle bizitza!
Eskolako lanak gaitzat hartuta, esaldi errimatuak asmatzen ariko gara. Horretarako azken puntua eta oinak emango zaizkigu; nahi badugu koplak osatzen ere saia gaitezke, bat-batean.
*Pantaila handian ikusteko sakatu hemen.
Eskolako gauzarik ederrena, jolasgaraia!
*Pantaila handian ikusteko, sakatu hemen.
Aste arrunt batean zer egin ohi dugu? Eskolatik irtenda, zein zaletasun ditugu?
Lehen puntua jarriko zaigu, segida eman diezaiogun. esaldi errimatuekin. Puntuka ere egin genezake taldean, txanda hartuz!
*Pantaila handian ikusteko, sakatu hemen.