Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako txapeldun

2019-12-16


6.000 ikusle elkartu ziren Donostiako Illunben. Saio bikaina eskaini zuten zortzi bertsolariek ere. Goza dezagun ale batzuekin!

 

Saio bikaina 

 

Gozatu ederra eskaini zuten oholtzako zortzi bertsolariek.  Jon Maia, Agin Laburu, Nerea Elustondo, Alaia Martin, Beñat Lizaso, Oihana Iguaran, Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi aritu ziren 6.000 ikusleren aurrean. Denek eskaini zituzten ale borobilak. 

 

Eskiatzera joan nahi baina xoxik ez

 

Ikus dezagun 8ko handian Beñat Lizasok eta Oihana Iguaranek egindako saioa, nork berea arrazoitzen. Bikotea dira. Eskiatzera joan nahi dute, baina dirurik ez. Beñatek gurasoei eskatu nahi die dirua; Oihanak ez.

 

 

Boxeoan hasi nahi duela esan dio alabak aitari

 

Zortziko txikian saio umoretsua egin zuten Agin Laburuk eta Nerea Elustondok. Agin aita izango da eta Nerea alaba. Euren etxean inoiz zaletasunik izan ez bada ere, alaba etorri zaio aitari, esanez, boxeoan hasi nahi duela.

 

 

Buruz burukoa- bi estralurtar, Lurra planetara etorri ala ez, eztabaidan

 

Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi aritu ziren azken txanpan. Seiko motzean aritzeko, hauxe da jarri zieten gaia: Urruneko planeta bateko biztanleak dira Agin eta Beñat. Euren planeta suntsitzear dela-eta, bizitzeko toki baten bila Lurrera iritsi dira. Agini planeta egokia iruditzen zaio euren espeziea bizitzeko. Beñat ez dago horren ziur...  

 

 

Txapeldunaren agurra

 

Xabier Gaztelumendik jantzi zion txapela Beñati. Bertsozale Elkartean urtetan borondatezko lanean aritutakoa da Xabier. Semeari jantzi zion txapela, eta ikustagun Beñatek nori eskaini zion unea: