2025-11-16

Oholtzan, 8 bertsolari hauek ariko dira kantuan.
Hemen ikusgai bertsolariek ze ariketa egingo dituzten. Saioaren amaieran, bi bertsolari onenak buruz buru ariko dira, txapela nork eskuratuko.
Nafarroako Txapelketa bi urtez behin izaten da. Finalean milatik gora ikusle elkartuko dira Nafarroa Arenan. Horiez gain, milaka ikuslek jarraituko du finala zuzenean telebista, irrati eta webguneen bidez.
Finaleko sarrerak eskuragarri ditugu www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertara joateko aukerarik ez badugu, plan ederra da etxetik ikustea ere. Aukera askoren artean, ETB4 katea piztu genezake saioa ikusteko; edo www.bertsoa.eus webgunean sar gaitezke, edonon gaudela ere, finala ikus-entzuteko.
Ikus ditzagun bertsotan Nafarroa Arenako oholtzan ariko diren finalistak. Hemen aurtengo txapelketan egin dituzten bertsoaldi batzuk.
Zortzi bertsolarien artean, ba al dugu gure bailarako bertsolaririk? Edo bereziki kuttuna dugunik?
Finaleko saioari begira gure animoak bidaliko dizkiogu, kopletan.
Gero nola helarazi ere, pentsatu beharko dugu... Audioz edo bideoz grabatuta bidali geniezaioke; gure eskolara gonbidatu genezake bestela!