Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Aste petrala

2022-02-25


Nork ez du probatu, bere larruan, zer den aste petrala izatea? Goizean goiz jaiki eta eskolara. Arratsaldean etxeko lanak, musika-kirola-ingelesa-marrazketa… Lagunekin nahi beste jolasterik ez. Tartean, guraso eta irakasleekin purrustadak. Afaldu eta goiz ohera. Eguneroko ordu gris eta aspergarriez ariko gara… baina umorez!

 

SARRERA - ZER EGINGO DUGU?

Aste arrunt batean egin ohi duguna izango da gure kanturako gaia eta esaldi errimatuak egitetik, pausoa emango dugu kantuan hasi eta puntu bat sortzera.

... eta zer ikasiko dugu?

Hankaluzeak eta hankamotzak zer diren.

Plazara!

Eskolako arauak asmatuko ditugu, zirtoka: gelan jarri genitzake, pasilloan zintzilikatu edo beste gelakoei errezitatu.
Kopletan elkarrizketa lotsagabeak ere sortuko ditugunez, antzeztuko al ditugu esketx bihurtuz?

 

 

EREDUAK - GOZA DEZAGUN BERTSO SORTEKIN ETA BAT-BATEKO BERTSOEKIN!

Astean zehar irakasleekin eta gurasoekin izan ohi ditugun xextrei buruz, bertso sorta umoretsu asko ditugu aukeran. Baita bat-batean plazan abestutakoak ere. 

Gaira sartzen lagunduko digute!

 

 

GU ZIRTOLARI! - Aste arrunta

Astelehenetik igandera, zein den gure betiko leloa azalduko dugu, zirtoka.

Egun bakoitzari bere esaldi errimatua sortuko diogu.

 

 

GU ZIRTOLARI! - Urrezko zazpi arauak

Gure gelako urrezko zazpi arauak jarriko ditugu, zirtoka.

Baina oraingoan, oina soilik emango zaigu eta geuk sortu beharko dugu esaldi errimatua.

 

 

AZALPENA - ZIRTOTIK... PUNTURA!

Orain arte esaldi errimatuak sortzen aritu gara.

Pausoa ematera goaz, bertsotan kantuan hastera!

Horretarako, lehenik, puntu bat sortzen ikasiko dugu.

 

 

GU KANTARI! - Elkarrizketa lotsagabeak

Ahozko zirtoetatik, pasa gaitezen kantura!

Kopletan ariko gara, kantuan errimatzen.

Ama-semeen arteko elkarrizketa lotsagabea osatuko dugu, kopletan. Kopla bakoitzean akatsak daude eta geuk jarriko diogu konponbidea hankaluzeari edo hankamotzari.

 

 

GU PUNTULARI! - ASTE PRETALAZ

Erantzun lotsagabeak sortzen segituko dugu.

Baina, oraingoan, kopla doinua hartu eta puntuari erantzungo diogu. Laguntza gisa oina emango zaigu.

Dinamika hau gelan egiteko karta jolasak ere erabili genitzake.

 

 

GU PUNTULARI! - EGUNEROKOA

Jarrai dezagun gure egunerokoaz kantari.

Baina oraingoan, puntuka ariko gara, taldean. 

Bertso doinu bat hartuko dugu (8ko txikian). Lehen puntua jarriko zaigu eta, 3 oinak emanda, bertsoari segida emango diogu, puntuka, lagunen artean txandatuz.