2024-03-18
Martxoaren 16an jokatu da Arabako Txapelketa finala, Printzipal antzokian 700 lagun elkartuta. ETBn ere zuzenean eskaini zen saioa, ikusi al genuen?
Finalera Arabako 6 bertsolari hauek iritsi ziren: Aroa Arrizubieta, Manex Agirre, Paula Amilburu, Peru Abarrategi, Asier Otamendi eta Iñaki Viñaspre.
Saioaren lehen zatiaren ostean, buruz buru aritu ziren Manex Agirre eta Aroa Arrizubieta. Gasteiztarrak eskuratu zuen bere lehen txapela. Saioko gazteena zen Aroa, 23 urterekin.
Ikus ditzagun Aroa Arrizubieta eta Manex Agirre, buruz buru txapelaren lehian.
Iparragirre doinu berezian aritu behar zuten, ofizioka.
Eta hauxe egokitu zitzaien gaia: "Haurreskolako bi panpina zarete. Ostirala da eta, astelehenera arte, bakarrik geratu zarete".
Peru Abarrategik eta Manex Agirrek ere ofizio polita osatu zuten, 10eko txikian.
Honela zion gaiak: "Peru, oporretatik etxera bueltatu zarenean, Manex zure anaia aurkitu duzu bertan, bere gauza guztiekin. Zure etxean okupa sartu da".