Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Arabako herri inauteriak

2026-01-23


Aberastasun ederra dugu Araban, inauteri herrikoietan. Goza dezagun eskualde bakoitzeko pertsonaia zabarrekin! Kontu eta kanta ariko gara, musika lagun, txoko bakoitzeko kondairak ikasten. Ondoren erruleta jolasaz frogatuko dugu zenbat ikasi dugun. Eta festa borobiltzeko, geu izango gara koplari! Has dadila mozorro festa!

ARABAKO HERRI INAUTERIEN MAPA

Arabako txoko bakoitzak badu bere herri inauteria eta bere protagonista alproja!

Salcedon oiloa lapurtu du Porreterok. Zalduondon Markitos epaitu eta sutan erreko dute; Asparrenan ere erre egingo dute lastozko gizona eta Kanpezun, aldiz, zubitik errekara botako dute Toribio. Kuartangon Arrianoko atsoak du bailarako jakituria. Araba Errioxan Botargak ditugu...

Sar gaitezen mapan, inauteri bakoitzaren berri ikastera.

Gainera, pertsonaiari eskainitako marrazkian klikatuta, herri inauteri horri eskainitako kantua abestu genezake!

 

 

JOLAS DEZAGUN, INAUTERIEN ERRULETAZ!

Arabako herri inauteriei buruaz asko ikasi dugu... Ea erronka hau gainditzeko gai garen!

 

EGIN DEZAGUN KOPLETAN!

Arabako herri inauterietan, pertsonaiak alproja galantak dira! Koplatarako emango digute nahiko gai...

Bi oinak hartuta, has gaitezen kantuan!