Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Arabako gaztetxoentzat idatzizko sariketa

2020-04-07


14 urtez beherako arabarrek Eskolarteko idatzizko sariketan parte har dezakegu. Maiatzaren 21erako bidali behar ditugu gure bertsoak. Lan hautatuak atari honetan jarriko dira ikusgai!

 

Parte hartzeko baldintzak

  • Arabakoa eta 14 urtez beherakoa izatea.
  • Bertso sorta bat bidali behar da, banaka ala taldean egindakoa.
  • Maiatzaren 21erako bidali behar da, emailez: araba@bertsozale.eus helbidera.
  • Bertsoekin batera egilearen datu hauek bidali behar dira: Izen-abizenak, herria, ikastetxea eta ikasmaila, eta harremanetarako e-maila eta telefonoa.

 

Bertso sorta osatzeko gaia

Hiru gai hauek daude aukeran:

  • Nola ikusten duzu mundua etorkizunean?
  • Animalia bihurtzeko aukera bazenu, ze animalia aukeratuko zenuke eta zergatik?
  • Ikusezina bazina, zer egingo zenuke?

 

Saria

Ekainaren 6an finalistak zein diren jakinaraziko da. Euren lanak ikusgai jarriko dira Bertsoikasgela.eus atarian.

Finalistek, Hontza Extrem abentura parkera txangoa izango dute irailaren 13an.