Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Arabako gazteek gozatu dute Neguko Egonaldia!

2019-01-14


Urte berria bertsotan hasi dute Arabako Lautadako gazteek. 13-16 urteko lagun kuadrila osatuta, Ziordian (Sakanan) ospatu dute "Bertsoa Bizi Gazte" egonaldia. Bertsoa eta umorea izan dira eguneroko ogia, urtarrilaren 2tik 4rako abenturan.

Aspertzeko tarte gutxi izan dute 3 egunetan: gazteek jarritako gaiekin eta mozorroekin bertso-saio berezia egin dute, pilotan lehiatu dira bertsolari botileroak alboan hartuta, sormen tailerrak egin dituzte, gazteen showak, beldur gaua…

Lo gutxi eginda eta berriz elkartzeko gogoz agurtu dute elkar.

Udan Bertso-udalekuek ere emango diete horretarako aukera...