Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Zaindu ingurumena

2021-03-12


Martxoaren 22an ospatzen da Uraren Mundu-mailako Eguna. Ingurumena zaintzea XXI. mendeko erronka da. Bertsoak ikusiz, sortak abestuz, jolastuz eta bat-batean eginez, gozatu eta pentsa dezagun gai honen inguruan!

 

 

Bideoteka, entzun eta mintzatzeko

 

Gizakiok ingurumenarekiko dugun jarrerak zer pentsatua ematen du.

Goza dezagun gaiari buruzko bertsoaldiekin eta sortekin.

Zein iritzi dugu, zein esperientzia, lagunei kontatzeko?  

 

 

 

Naturak zaintzen gaitu!

 

Gizakiok ere bat gara izadiarekin. Bizitza izan dadin, baldintzak eskaintzen dizkigu naturak.

Sendabelarrak ere horren adibide dira.

Ezagutzen al ditugu? Eta etxean erabiltzen al ditugu ukenduak, enplastuak, infusioak? 

Jolas honekin, sendabelar bakoitzak zer itsura, izen eta propietate dituen ikasiko dugu.

 

 

 

Zaindu dezagun ingurumena

 

Kutsaduraz eta gure eguneroko ohiturez ariko gara. Lehen puntua jarriko digute.

Eman diezaiogun segida puntuka, kopletan edo bertsotan!