2021-03-12
Gizakiok ingurumenarekiko dugun jarrerak zer pentsatua ematen du.
Goza dezagun gaiari buruzko bertsoaldiekin eta sortekin.
Zein iritzi dugu, zein esperientzia, lagunei kontatzeko?
Gizakiok ere bat gara izadiarekin. Bizitza izan dadin, baldintzak eskaintzen dizkigu naturak.
Sendabelarrak ere horren adibide dira.
Ezagutzen al ditugu? Eta etxean erabiltzen al ditugu ukenduak, enplastuak, infusioak?
Jolas honekin, sendabelar bakoitzak zer itsura, izen eta propietate dituen ikasiko dugu.
Kutsaduraz eta gure eguneroko ohiturez ariko gara. Lehen puntua jarriko digute.
Eman diezaiogun segida puntuka, kopletan edo bertsotan!