Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Albisteak

Albistearen argazkia
Maialen Lujanbio txapeldun, hirugarrenez

Amets Arzallus gelditu da bigarren eta Aitor Mendiluze hirugarren. 13.000 entzule elkartu dira Iruñean, Nafarroa Arenan. Goza dezagun bertsoaldi onenekin!

Albistearen argazkia
Badator final handia!

Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan oholtzara igoko diren 8 bertsolariak erabakita daude. Publikoan 13.000 lagun elkartuko dira. Etxetik ere jarrai genezake, ETB1 katean eta bertsoa.eus atarian!

Albistearen argazkia
Ba al zatoz Nafarroako Bertso Negulekuetara?

Abenduaren 27tik 29ra bi egonaldi egingo dira Legasan. Batean Nafarroako LHko ikasleak elkartuko dira eta, bestean, DBHkoak. Izen-ematea zabalik da abenduaren 1era arte... Ba al zatoz?

Albistearen argazkia
Euskaraldian gaude!

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ariketa sozial masiboa egiten ari gara, euskara ulertzen dugunok, erabilera handitu dezagun. Goza dezagun hizkuntzari buruzko bideoklip, bertso eta jolasekin! Eskolako festarako mezuak eta koplak ere sortuko ditugu... Ahobizi eta Belarriprestok, ekin!

Albistearen argazkia
Finalerako azken txanpan!

Finalaurrekoen 2. itzulian sartu da Txapelketa Nagusia. Bertsolariei bi saioetako puntuazioak batuko zaizkie eta halaxe jakingo dugu zein 7 bertsolari ariko diren Maialen Lujanbiorekin finalean, abenduaren 18an Iruñean.

Albistearen argazkia
Azaroaren 25ean Zarauzko ikastetxeek abestuko duten sorta

Zarauzko ikastetxe guztiak udaletxe aurrean elkartuko dira eta Aner "Euzkitze"ren kopla sorta hau abestuko dute, harremanetan elkarri tratu onak emateko konpromezua hartuz. Abes dezagun guk ere!

Albistearen argazkia
Xenpelar Bertso-eskolaren Bertsopaper Sariketa zabalik!

Errenteriako udalak eta bertako bertso-eskolak, 16 urtera artekoei zuzendutako sariketaren deialdia egin dute. Lanak aurkezteko epea azaroaren 26ra artekoa da.

Albistearen argazkia
Iruñeko III. Bertsopaper lehiaketako lan sarituak hemen eskura!

Iraun Zestau, Kattin Madariaga eta Ander Fuentes izan dira irabazleak, adinkako 3 mailetan. Guztira 43 lan jaso dira. Sorta sarituak abesteko prest?