Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Badator final handia!

2022-12-05


Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan oholtzara igoko diren 8 bertsolariak erabakita daude. Publikoan 13.000 lagun elkartuko dira. Etxetik ere jarrai genezake, ETB1 katean eta bertsoa.eus atarian!

 

 

GOIZ ETA ARRATSALDEKO SAIOA

Goizeko 11:00etan hasiko da final handiko lehia.

Eguerdian bazkaltzeko atseden hartu eta 17:00etan ekingo diote arratsaldeko saioari.

Bi bertsolari onenak buruz buru lehiatuko dira, azken txanpan. 

Oholtzan, 8 bertsolari handi:

  • Maialen Lujanbio. Birritan Euskal Herriko txapelduna.
  • Amets Arzallus. Euskal Herriko txapeldun izana.
  • Aitor Mendiluze. Seigarren aldiz izango da final nagusian; aurrekoan buruz buru lehiatu zen Maialenekin.
  • Sustrai Colina. Seigarren aldiz ariko da final nagusian.
  • Beñat Gaztelumendi. Laugarren aldiz abestuko du final handian.
  • Alaia Martin. Finalaurrekoetan puntu gehien eskuratu dituen bertsolaria. Lehen aldiz iritsi da finalera.
  • Nerea Ibarzabal. Bizkaiko txapelduna. Lehen aldiz iritsi da finalera.
  • Joanes Illarregi. Leitzako 23 urteko gaztea. Lehen aldiz iritsi da finalera. 

Finalari buruzko informazio guztia hemen ikusgai. 

 

ZUZENEAN ETB1 KATEAN eta WWW.BERTSOA.EUS ATARIAN

Txapelketa Nagusiko finalak milaka eta milaka jarraitzaile biltzen ditu, lau urtean behin. Aurtengo finalean 13.000 ikusle elkartuko dira estadioan bertan. Horiez gain, telebista, irrati eta webgune asko eta asko ariko dira goiz eta arratsaldeko saioa zuzenean eskaintzen.

Finaleko sarrerak aspaldi agortu ziren. Bertara joateko zorterik izan ez badugu, plan ederra da etxetik ikustea ere. Aukera askoren artean, ETB1 katea piztu genezake saioa ikusteko; edo www.bertsoa.eus webgunean sar gaitezke, edonon gaudela ere, finala ikus-entzuteko.

 

GOZA DEZAGUN TXAPELKETA HONETAKO BERTSOALDI HAUTATUEKIN!

Hara hemen aurtengo txapelketak utzi dizkigun perla eder batzuk! 

Ikus ditzagun bertsotan Maialen Lujanbiorekin oholtzan ariko diren bertsolari finalistak.