Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Xenpelar Bertso-eskolaren Bertsopaper Sariketa zabalik!

2022-10-24


Errenteriako udalak eta bertako bertso-eskolak, 16 urtera artekoei zuzendutako sariketaren deialdia egin dute. Lanak aurkezteko epea azaroaren 26ra artekoa da.

 

XXIV. IBON ZABALA SARIA

 

Sariketa honetan 16 urtera arteko gazteek har dezakete parte, gehienez ere, 3 bertso-sorta aurkezteko aukeraz.

Nahi den gaian eta neurrian, 4tik 6 bertsorainoko sortak osatu beharko dira.

Lehen sariak 250€ eta oroigarria jasoko ditu eta bigarren sariak 150€.

 

LANAK AURKEZTEKO MODUA

Lanak aurkezteko epea azaroaren 26ra artekoa da eta posta arruntez zein e-postaz egin liteke. 

Posta arruntez

Sortaren 3 kopia gutun-azal itxi batean aurkeztu behar dira, kanpoaldean izengoitia jarrita; bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Gutun-azalaren barruan, beste gutun-azal txikiago batean, datuok jarriko dira: egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefono zenbakia. Gutun-azal txikiak ere kanpoaldean izengoitia agertu behar du.

Bertso sortak bidaltzeko helbidea:

Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara Zerbitzua, Herriko plaza z/g
20100 Errenteria-Orereta


Posta Elektronikoz
PDF formatuko bi dokumentu bidali behar dira; batean, bertso-sorta bera eta goitizenak agertu behar du eta, bestean, goitizena eta norberaren datuak: egilearen izen-abizenak, jaioteguna, e-posta eta telefono zenbakia.

Bertso sortak bidaltzeko helbide elektronikoa:
xenpelar@xbe.eus

 

SARI BANAKETA

Sariak abenduaren 10ean banatuko dira goizeko 11etan. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzean.

Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.

 

Argibideak

Xenpelar Bertso-eskola: (0034) 616 986 337 / xenpelar@xbe.eus

Errenteriako Udala: Telefonoa: (0034) 943 449 613