Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Albisteak

Albistearen argazkia
Zirti-zarta zirtoka

-"Kaixo!" / -"Ez nago gaixo!"... Batek esan eta besteak errimatuz erantzun. Zirtoka elkarrizketan aritzeko ohitura zen lehen: hitza jolas, dena ziri eta zaska. Gu ere zirtoka ariko gara, zirti-zarta!

Albistearen argazkia
Berriz ere eskolara!

Udako oporrak bukatu eta berriz ere eskolara... Gustura al gaude ikasturte berriaz? Kanta ditzagun bertso sorta umoretsu hauek, gure egunerokoa goxatzeko. Gure gelako egoerak ere emango digu hamaika gai kantu eta kontuetarako, ezta?

Albistearen argazkia
Haira Aizpurua txapeldun EHko Eskolartekoan

Saratarrari txapela Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantzi zion, 180 entzuleren beroan. Eki Mateorena leitzarrak eskuratu du bigarren postua. Saio bikaina eskaini zuten 10 bertsolari gazteek.

Albistearen argazkia
Nevadako Unibertsitateak bertso eskolak aztertu ditu

Center for Basque Studies erakundeak "Bertso Eskolak. Basque Improvisational Poetry Schools" liburua argitaratu du.

Albistearen argazkia
Bizkaiko Bertso Barnetegia ekainaren 26tik 29ra Ondarroan

2005-2010 urte bitartean jaiotakoek dute udako planean parte hartzeko aukera eta izena emateko epea zabalik dago ekainaren 12ra arte.

Albistearen argazkia
Lesakako Irain ikastetxean bertsoa ikasmaila guztietan

Eneko Fernandez Lesakako bertsolaria da, baita Irain ikastetxeko irakaslea ere. Herriko eskolan gauzatu duten proiektuaren berri eman du bertsoa.eus atarian. Elkarrizketa bideoan dago ikusgai.

Albistearen argazkia
Campos antzokia bete dute Bilboko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleek

Ia 700 lagun batu dira Campos antzokian egin den ikasturte amaierako bertso topaketan.

Albistearen argazkia
Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan parte hartu nahi?

Uztailaren 1era arte dugu bertsoak aurkezteko epea. "Sakelakorik gabe ezin bizi" da gaia 13 urtera artekoentzat; 14-18 urtekoentzat gaia librea da. Ekingo al diogu?