Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Albisteak

Albistearen argazkia
Zirtoak lantzeko proposamen didaktikoa

Haurrekin zirtoak lantzeko 4 saiotarako proposamen didaktikoa eta ikus-entzunezkoak biltzen ditu. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak egina da, Bertsozale Elkartearen laguntzaz. Proiektuak Mintzola ikerketa beka jaso zuen.

Albistearen argazkia
Ikusi al duzue Lazkao Txikiren horma irudia?

Ordiziako etxe batean grafitigileek egindako muralak oihartzun handia izan du! Hemen Argia-k emandako informazioa.

Albistearen argazkia
Eman izena bertso-eskolan!

Bertsotan egiteko ikastetxeko orduak motz geratzen bazaizkizu, eman izena bertso-eskolan. Gertuen duzun taldea topatzen lagun zaitzakegu zure lurraldeko Bertsozale Elkartean galdetuta.

Albistearen argazkia
Bizkaiko gazteen barnetegiko Lip Duba!

Ekainaren 28tik uztailaren 1era Gorozikan elkartu dira 14-18 urteko gazteak, gonbidatu ezagunekin egitarau ederraz gozatzeko.

Albistearen argazkia
Araban, eskualdeka, ikasturteak eman duena ikusgai!

"Bertsokaria" buletinen bidez, ezagutu genezake zer den lur eremu bakoitzean egin duguna ikasturte honetan!

Albistearen argazkia
Boisen bertso-eskola sortu duen Todor Azurtzari elkarrizketa

Ozeanoz bestalde bertsoa nola bizi duen azaldu dio bertsoa.eus atariari. Nazioarteko online bertso-eskola ere martxan da!

Albistearen argazkia
Bilboko ikastetxeen Topaketa eta kantua!

Ikasturte amaiera ospatzeko, Bilboko 34 ikastetxeek elkarrekin bertso saio berezian parte hartu zuten, online. Kantu eder hau ere sortu dute, guztien artean: Bilbok irabazi!

Albistearen argazkia
Emozioak - sentitzera ausartu

Emozioak gure alarma sistema dira. Aurrera egiten laguntzen digute, bizitzak ekartzen dizkigun egoeretan. Emozio batzuen sentsazioak ez zaizkigu gustagarriak egiten, baina ez dugu ahaztu behar guztiek dituztela funtzio garrantzitsuak. Helburua ez da, beraz, amorrua, tristura edo beldurra sentitzeari uko egitea, baizik eta agertzen direnean sentitu eta modu eraikitzailean bideratzen ikastea, aurrera egiteko.