Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Albisteak

Albistearen argazkia
Gabonetako bertso iragarkia!

Hara ze iragarki polita osatu duten Hernanin (Gipuzkoan), Gabonetan ere erosketak herriko dendetan egin ditzagun sustatzeko.

Albistearen argazkia
Nerea Ibarzabal Bizkaiko Txapeldun, bigarrenez jarraian

4.500 ikusle elkartu dira Bilbon. Jone Uria eta Nerea Ibarzabal aritu dira buruz burukoan. Bertsoaldi ederrak utzi dituzte 8 bertsolariek!

Albistearen argazkia
Gabonak din, dan, don!

Bada hamaika gai Eguberrien atzean... Goza dezagun bat-bateko saioekin eta bertso sortekin! Gero, senide eta lagunei bidaltzeko zorion mezuak presta genitzake. Bat-batean ere hasiko al gara bertsotan?

Albistearen argazkia
Jendetza bildu da Arabako bideo-kopla lehiaketaren finalean

Oihana Iguaran, Unai Anda, Oihane Perea, Aroa Arrizubieta eta Irati Andaren bertsoekin eta sarien banaketarekin borobildu dute Arabako Bideo-kopla Lehiaketaren IV. edizioa.

Albistearen argazkia
Julio Soto Nafarroako txapeldun seigarrenez

Iruñean jokatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketa finala, abenduaren 2an. Julio Sotok eskuratu du txapela, Eneko Lazkozekin buruz buru lehiatuta. Saio bikaina eskaini dute 8 bertsolariek!

Albistearen argazkia
Indarkeriari, ez

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Bertsoaldiak ikusiz gaian barneratuko gara eta gelan elkarrizketarako hizpidea emango digute: zein izan dira gure bizipenak? Amaitzeko, bertso sortak abestu genitzake elkarrekin, tratu onen alde!

Albistearen argazkia
Euskararen Eguna

Abenduaren 3an ospatzen dugu Euskararen Eguna. Baliatu dezagun gure gelako hizkuntzei buruz hitz egin eta egunerokoan sortzen zaizkigun egoerez hausnartzeko. Eskolako festan plazaratzeko zirtoak eta koplak egingo ditugu gero!

Albistearen argazkia
Gurutze Gorriaren jostailu bilketa kanpaina, bertsotan

Etxe guztietara Olentzero iritsi dadin, Gurutze Gorriak jostailu bilketa kanpaina egiten du Gabonetan. 2023ko kanpaina bertso musikatuekin dator, bideoaz.