Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Lege oharra

Nor garen

Identifikazio datuak: webgune hau (bertsoikasgela.eus) Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoa da (NIF: G20135299). Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailari atxikitako elkarteen erroldan 1. Sekzioan inskribaturik dago, 1985eko urriaren 17an hartutako erabakiaren ondorioz, AS.R.C.G.00041 errolda-zenbakia duelarik. Haren sozietate helbidea: Kale Nagusia 70, 20150 Villabona; telefonoa 943694129; eta posta elektronikoaren helbidea bertsozale@bertsozale.eus

Domeinuaren izena Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoa da.

Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna

bertsoikasgela.eus webgunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzera edota datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Proiektuaren parte diren ikasle, langile eta ikastetxeek erregistratu egin beharko dute, webgunearen zenbait eduki erabili ahal izateko beharrezko izango dituzten erabiltzaile izen eta pasahitzak sartuz. Erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen fitxategi automatizatu batera igaroko dira, datuen kudeaketa hobea egin dadin eta bezeroak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso dezan; baina datu hauek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie Euskal Herriko Bertsozale Elkartea ez den hirugarrenei utziko. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak datu horiek aldatu edo galdu ez daitezen eta baimenik gabeko inor datu basean sar ez dadin beharrezko neurriak hartuko ditu. Erabiltzaileak baimena ematen dio Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari bere datuen tratamendua eta erabilera Bertsozale Elkartea osatzen duten taldeko beste elkarte eta enpresei uzteko, beti ere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikaziorik ez duela nahi eskatzeko eskubidea du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Euskal Herriko Bertsozale Elkartera jo beharko du (Kale Nagusia 70, 20150 Villabona, Gipuzkoa, Tel 943694129), edota helbide elektroniko honetara bertsozale@bertsozale.eus.

Webgunea erabiltzeko baldintzak

bertsoikasgela.eus gunearen bidez erabiltzaileak harpidetza egiteko, publizitatea kontratatzeko edo zerbitzu bat eskatzeko bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna.

Oro har erabiltzaileak webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraikiz erabiltzeko betebeharra du, besteren artean, bertako edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, bertako edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueratan ez erabiltzeko.

bertsoikasgela.eusek ematen du bide besterenak diren Interneteko helbidetara sartzeko, baina Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaz ere.

Erabiltzaileak bere iritzi edo iradokizunak helarazteko edo Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin harremanetan jartzeko honako posta elektronikoko helbidea erabil dezake: bertsozale@bertsozale.eus.

Jabetza intelektual eta industriala

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoak dira bertsoikasgela.euseko diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, ikur bereizgarri edo logotipoak, markoak, iragarki-bandak, software-lizentzia eta bestelako sorkuntzak. Era berean, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak legez eta modu esklusiboan ditu haiek ustiatzeko eskubideak.

Erabiltzaileak web orriko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; bertsoikasgela.eus guneko edukiak baimenik gabe merkataritza-helburuetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea edo banatzea debekatuta dago, betiere Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean, eta hala badagokio, dagokion eskubideen jabearena.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak baimena ematen du beste web orrietan bere edukiak aipatzeko, betiere edukiak kopiatzen ez badira.

bertsoikasgela.eusen egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, aurrez abisurik igorri gabe ere; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu, handitu, edo itxuralda dezake nahi duenean.