Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

6.mailakoei agurra

  • Izenburua: 6.mailakoei agurra
  • Ikastetxea: Askartza Isusi HLHI (Abanto-Zierbena)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: -
  • Doinua: Durangotik gorako
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2026-05-19
  • Publikoa:
Audioa

Ikasle langileak
jolasten lehenak
zuek zarete gure
eredu onenak
pena ematen digu
joatea denak
zuek asko dira
gure oroitzapenak

Agur hau zuentzako
aurpegi aurrean
jarraitu ahal gara ikusten
herriko kalean
baina bi urte barru
instiko atean
nota onak atera
hurrengo urtean

DBH-n guztia
izango da berri
lehen aurkezpenean
aurpegia gorri
hori bai, ez ahaztu
bisitan etorri
joan ahal zarete baina
pastel bat ekarri