Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

MUSIKA zainetan

  • Izenburua: MUSIKA zainetan
  • Ikastetxea: Astileku Ikastola (Portugalete)
  • Ikasgela: LH6D
  • Egilea: Asti-Leku ikastola 6.D
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2019-01-21
  • Publikoa:
Audioa

1)
Musika entzutean
oso alai bizi
lagunekin batera
musikakin hazi

2)
Instrumentu guztiak
jotzen baditugu
mila soinu ederrak
sortuko ditugu

3)
Gustura sartzen zaigu
gure belarrian
musika mundu hontan
doa hegan hegan

4)
Instrumentuak hartu
ta ondo grabatu
kaskoak jantzi eta
musikaz gozatu

5)
dantzatzen hasten gara
lotsa izan gabe
musika betidanik
da mundu honen jabe

6)
sokazko instrumentua
da biolontzelo
amaitzen duzunean
egin zazu txalo